Egileak

Peillen Txomin

Paris 1932

Biografia

Jatorriz zuberotarra. Egun Baionan bizi da: Biologian, Filologia espainolean, Hezkuntza Jakintzetan lizentziatua, eta Euskal Ikasketetan Doktorea. Euskaltzain osoa da, 1988az gero; euskal idazlea hiru hizkuntzatan; Paueko Unibertsitateko irakasle katedraduna, orain emeritua. Orain ardura hauek dauzka:

  • Euskal Herriko Garapen Kontseiluko zuzendaritzako kidea, Baionan
  • Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako administrazio kontseiluko kidea
  • Euskararen Aholku Batzordeko kidea, Gasteizen
  • Centre d’Etudes Basques de Bayonne eta  Laboratoire Arc Atlantique de Pau delakoen kidea

Idazle ugaria da. Hogeita hamabi liburu euskaraz, hiru frantsesez, bat gaztelaniaz. Ikerketa mailan 3 lan frantsesez, (horietako bat UNEDk saritua Linguistika sailean), 3 gaztelaniaz (bat argitaratua) eta euskaraz 20 (hiru zubereraz); literatura sailean, 20 liburu, eleberri, ipuin, olerki eta antzerkien artean. Ikerketa artikuluak, berriz, 189 ditu, eta kazetaritzakoak 20.