Ez da gauza bera kontzientzia lasai edo garbi edukitzea.
Heriok eta doako lunch batek denak berdintzen gaitu.
Gezurrak hankak motzak ditu, baina
bihotz atletikoa.
Bakoitzak nahi duena egiten du bere bizitzarekin.
Beti hipoteka batzuen barruan, noski.
Norbaitek, baldarki, suziri iritzi die aforismoei.
Nik alderantziz irizten diet, guztiz: barruraino eta betiko
“Bertze solas mota bat” (Philippe Jaccottet)
Fragmentu: fragmentum latinetik mailegatu hitza, «gauza hautsi baten puska»; fragmentum bera, fragmen izenetik etorria: «ezpal, hauskin, porroxka, ondar»; eta fragmen, frangere aditzetik: «hautsi».