Berrienak

  • Otras noticias de Dios

    Olasagasti, Manuel

    Otras noticias de Dios es un libro apasionante y original, en el que el autor utiliza su amplia formación, su larga reflexión sobre el tema para dar una visión de las perspectivas actuales que ha encontrado ante nuestros ojos en una fase crítica.

    → Segi irakurtzen

  • Bingen Ametzaga Aristiri egindako gutunak II (1939-1969)

    Irujo, Xabier

    Bingen Ametzaga Arestiren (1901-1969) gutun trukea batzen duen bildumaren bigarren alea da hau, Ametzagari egindako gutunen sailari dagokiona. Aurreko aleak bezala, hogeita hamar urteko epealdia (1939-1969) hartzen du honek ere, hil arte Ametzagak amerikar erbestean emandako urteak, hain zuzen.

    → Segi irakurtzen

  • Francisco Umbral: Una identidad plural

    Buron-Brun, bénédicte

    Recopilación de los trabajos de investigación del Laboratorio “Arc Atlantique”,  EA 1925, Universdad de Pau y de los Países del Adour, abril de 2009. Su objetivo principal era dar a conocer en Francia la obra de un autor injustamente ignorado y colmar un vacío en el ámbito de los especialistas hispanistas. Cabe notar que la identidad de Francisco Umbral se ha formado en un contexto particular, con la figura omnipotente y omnipresente del Caudillo. Franquismo rima con falta de libertad y sufrimiento. Un dolor  entre los muchos que iba a sufrir Umbral a lo largo de su vida. “Los amantes de Proust tienen su magdalena. Yo tengo mi naranja umbraliana” (Bénédicte de Buron-Brun).

    → Segi irakurtzen

  • Gerla Handia, muga sakona

    Bidegain, Eneko

    Ehun urte beteko dira laster, Lehen Gerla Mundiala lehertu zenetik, Ipar Euskal Herriko euskaldun anitz eta anitz joan ziren gerla egitera, Frantziako armadarentzat.

    → Segi irakurtzen

  • Esan gabe doaz

    Linazasoro, Karlos

    Ez da gauza bera kontzientzia lasai edo garbi edukitzea.

    Heriok eta doako lunch batek denak berdintzen gaitu.

    Gezurrak hankak motzak ditu, baina 

    bihotz atletikoa.

    Bakoitzak nahi duena egiten du bere bizitzarekin.

    Beti hipoteka batzuen barruan, noski.

    Norbaitek, baldarki, suziri iritzi die aforismoei.

    Nik alderantziz irizten diet, guztiz: barruraino eta betiko

    → Segi irakurtzen

  • Fragmentuak

    Arkotxa, Aurelia

    “Bertze solas mota bat” (Philippe Jaccottet)

    Fragmentu: fragmentum latinetik mailegatu hitza, «gauza hautsi baten puska»; fragmentum bera, fragmen izenetik etorria: «ezpal, hauskin, porroxka, ondar»; eta fragmen, frangere aditzetik: «hautsi».

    → Segi irakurtzen

  • Ikergaiak eta adierazpenak antropologia soziokulturalean

    Fernandez de Larrinoa, Kepa

    Lau jokaerak eragin dute antropologia soziokulturalaren bilakaeran: sinkronia, diakronia, erlatibismoa eta unibertsalismoa. Bakanduta edo binaka elkarturik, laurok tankeratu dituzte zientzia antropologikoaren laratzak. Saiakera honek arestiko lau jokabideez dihardu, partikularzki kulturaren eta gizartearen artekotasun teorikoak bilduz, eta ekonomia politikoari dagokion garrantzia emanez.

    → Segi irakurtzen

  • Euskara edo sugearen zibilizazioa

    Robles-Arangiz, Alatz

    Liburuak aipagai duen Zibilizazioko sugea ez da animale edo dragoi baten irudiztapena, espazioko ordena baizik. Sugearen herresta da ondulazioen sinboloa. Itsasoko edo urtegiko uraren ondulazioaren antzera, ondak maila subatomikoan irudikatuak dira aldizkako aksilazioekin lekualdatuz, adituek deitzen duten “puntu zeroan”. Kurba simusaidalak dira, salto egiteko soka baten antzera, soka bi puntetatik hartuz, sigi-saga ibiliz goitik behera. S. etzan hori alfabeto sakratuan agertzen da N. latinoaren baliakidetzat. Antzinakoek bazekiten gaurko jakintsunek aurkitzen dutena.

    → Segi irakurtzen

  • Homo Spelens. Bingen Ametzaga Aresti (1901-1969) Algortar baten bizitza erbestean

    Irujo Ametzaga, Xabier

    Aibeste urtez nauzute zuengandik urrun,

    baiña etzaituztet aiztu ez iñoiz ez iñun,

     ta iñoiz baiño geiago zuen bearrean

    nago orain, erbestealdi luzegi onetan.

    Zuek berriz ikusi, zuen atarian,

    bidazti zar bat antzo, gura nuke atseden.

    Amonatxo zar baten tximurrak bezala

    orma oien zirituak uki ta musuka

    ta antziñaldietako milla gauza galde:

    zuengandikoa naiz, semea nauzute!

    Iñongo yauregiak ez nau egin bere,

    urteak, atzerriak bestelatu ez naute.

    Zuek ikasia naiz beti bat izaten,

    mundu guzian zear euskaldun irauten.

    Zuek, mundu onetan zerate nire ero,

    zuengana bear dut, umezurtz bat antzo.

    Ene Jainko maiteak emango al dit, arren,

    ikus zaitzatedala lurra utzi baiño len!

    Ezin izan zuen ikusi ordea, eta Caracasen dago ‑beste hainbat euskal se-meren ondoan lurperatuta‑ Bingen Ametzaga. Behin eta berriro lur-miña dugu Algortakoaren izkribuen lokarria eta barne muineko gaia. Herrimina beraz ez da jaioterrira itzultzeko asmo soila, sentimendua, bizi modu galduaren aurrean ezjakiteak sortzen zuen itoaldia, bizi eredu oso bat berreskuratzeko barne gura baizik. Herrimina dugu atzerriratuen gai nagusietariko bat, bai eta erbesteko produkzio bibliografiko politikoarena eta zientifikoarena ere bai. Euskal hizkuntzak eta kulturak Euskal Herrian pairatzen zuen umilazioak eta bazterkeriak areagotu zuen erbestearatuen itzultzeko gogoa bai eta Euskal errepublika independientea Europan osatzeko proiektu politikoari eusteko indarra, herrigintza baitzen itzultzeko arrazoi nagusia, pensemos, pues, en la vuelta. Porque nosotros somos de los vascos que vuelven. No venimos a América o a otras partes del mundo, a hacer dinero o a cumplir cualquier otra hazaña, y a afincar aquí. No; venimos porque poderes extraños nos echaron de nuestra tierra, razón que se convierte para un vasco en capital en el sentido de hacerle volver a ella, por encima de todo. Y hemos de volver, además, porque cuando nos hicieron dejarla estábamos precisamente entregados con alma y vida a una tarea sobre todo noble; la de hacer de nuestra patria, en todos los órdenes, una tierra que ninguno de sus hijos pensase en abandonar.

     

    → Segi irakurtzen

  • Itzulpena erbestean. Bingen Ametzagak Ameriketan euskarara eramandako lanak (1938-1968)

    Irujo Ametzaga, Xabier

    …el vascuence se extingue sin que haya fuerza humana que pueda impedir su extinción; muere por ley de vida. No nos apesadumbremos que muera su cuerpo, pues es para que mejor sobreviva su alma… aunque convencidos los más de mis paisanos de que el vascuence se pierde, creen que esta pérdida se debe a causas extrínsecas, a la presión oficial, al abandono de los que la hablan, al desarrollo del comercio; y yo estoy convencido de que la principal causa es de origen intrínseco, y se basa en la ineptitud del eusquera para convertirse en lengua de cultura. Orain ehun urte luze idatzi zuen Miguel Unamunok “La cuestión del vascuence”, eta, onartu behar, oraindik ere badira lehen eta bigarren mailako kulturak eta hizkuntzak daudela pentsatzen jarraitzen dutenak.

    → Segi irakurtzen