Bingen Ametzaga Aresti (1901-1969) Algortan jaiotako euskal olerkari, itzultzaile, historiagile eta politikaria dugu. Erbesteak euskal idazleari ezartzen zizkion mugapenei aurre eginik, euskaraz idatzitako lan ugari argitara eman zituen Ameriketan: Errotazuri’ko urretxindorra (1946), Gaucher aita agurgarriaren elixira (1948), Hamlet (1952), Platero eta Biok (1953), Prometeu burdinetan (1959), beste itzulpen askoren artean. Gazteleraz ere, ehunka prentsa artikuluz gain, hainbat liburu argitara eman zituen, haien artean, Hombres de la Compañía Guipuzcoana (1963), Vicente Antonio de Icuza, comandante de corsarios (1966), El elemento vasco en el siglo XVIII venezolano (1966) edota El Hombre Vasco (1967).
Israel berriak dagoeneko hirurogei urte bete dituen honetan, ba al dago ospakizunetarako arrazoirik?