Lau jokaerak eragin dute antropologia soziokulturalaren bilakaeran: sinkronia, diakronia, erlatibismoa eta unibertsalismoa. Bakanduta edo binaka elkarturik, laurok tankeratu dituzte zientzia antropologikoaren laratzak. Saiakera honek arestiko lau jokabideez dihardu, partikularzki kulturaren eta gizartearen artekotasun teorikoak bilduz, eta ekonomia politikoari dagokion garrantzia emanez.