“Pertsona helduen bizi-kalitatea” izenburupean aurkezten den liburua, garapen psikosozialaren eremuan kokatzen da. Biztanleriaren zahartzea dela eta, erretiroaren eta pertsona helduen azterketa gai garrantzitsu bilakatu da gizarte osoarentzat.
Orain arte, egungo pertsona helduekin erlazionatutako ezaugarriak aztertzeko orduan, honako hiru eduki kontuan hartu dira. Batetik, erretiroari egokitzeko prozesua azaltzeko erabiltzen diren teoria psikosozialak, bereziki, jardutearen teoria eta desloturaren teoria. Lehenengo teoriaren arabera, pertsona helduak arrakastaz bizitzeko, funtsezko baldintza da aktibo egoteko gaitasuna. Desloturaren teoriak, ordea, azpimarratzen du pertsona helduek nolabaiteko gizarte-isolamendua nahi izaten duela. Bestetik, azken hamarkadetako aldaketa sozio-historikoak, adibidez, populazioaren zahartzea eta bizi-itxaropenaren luzatzea. Azkenik, pertsona helduen inguruan zenbait autorek egindako ekarpenak kontuan hartu dira, esaterako, egungo pertsona helduak aurreko belaunaldietako pertsona helduengatik bereizten duten hainbat ezaugarri zehatz lituzke, besteak beste, baliabide ekonomikoak izatea, hezkuntza maila egokia izatea, gazte erretiratzea eta osasun-egoera ona izatea. Gure ekarpena da pertsona helduen bizi-kalitatearekin erlazioa duten ezaugarriak ikertzen saiatzea.