Egileak

Jauregi Pello

Pasaia 1958

Biografia

Urte mordoa eman du euskalgintzako hainbat erakundetan. Hezkuntza Zientzietan doktorea da. Gorputz lanaren hainbat eremutan murgildu da azken hamar urteotan. Kiromasajean zein Shiatsu masaje moldeetan diplomatua da. Egun, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan dihardu irakasle gisa. Euskara irakaslea eta didaktika arduraduna izana da AEK erakundean 1983-1991 urte bitartean.

Pedagogian lizentziatua, Salamankako Unibertsitate Publikoan, 1980an. Pedagogian doktorea, EHUn, 1996ean. Kiromasajean diplomatua, 1997an. Shiatsu eta Mugimenduan diplomatua, 2000an.

Ikerketa esperientziaren esparruan, “Kuadrillategi” ikerketa taldeko kidea da. Taldeak euskararen erabileraren alorrean eta hezitzaileen prestakuntza praktikoaren esparruan lan egiten du, eta hainbat lan argitaratu ditu talde horretako beste kide batzuekin batera, batez ere, Diego Elgezabal eta Asier Huegunekin. .
Liburu hauek ditu argitaratuak:

  • Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategi (EHU, 1998)
  • Euskara eta gazteak Lasarte-Orian (2). Hizkuntzazko jokaerak. (Lasarte-Oriako Udala, 2003).
  • Sentitu. Hezitzaileak harreman-trebetasunak lantzen (Utriusque Vasconiae, 2005), Asier Huegunekin batera.

Utriusque Vasconiaen argiaratutakoak