Biografia
Psikologian doktorea eta Gerontologia Psikosozialean masterra. Giza Garapenaren Ereduak, Helduaroaren eta Zahartzaroaren Psikologia eta, Zahartzaroaren Psikologia ikasgaiak irakasten ditu EHUko Psikologia Fakultatean. Bereziki, Zahartzaroaren alorrean erdiratzen da bere formazioa, irakaskuntza eta ikerketa. Estatu Espainiarreko zein Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia elkarteko kidea da. Gerontologia zentroetan eta erretiratu etxeetan lan egin du psikologo gisa, bereziki, esku-hartze psikosozialean, adibidez, dementzia duten adineko pertsonekin gaitasun kognitiboak trebatzen eta erretiratutako pertsona helduekin oroimena trebatzen. Horrez gain, hainbat erakunderekin kolaboratzen du zahartzaroarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikastaroetan eta hitzaldietan, esaterako, Alzheimer motako dementzia duten senideekin edota gaixo hauekin lan egiten duten profesionalekin Alzheimer gaixotasuna zer den eta zer egin behar den azalduz edota pertsona helduekin erretirora ongi egokitzeko gai garrantzitsuenak landuz. Bere argitalpenen artean, bereziki, zahartzaroarekin zerikusia duten liburuak, liburuko kapituluak eta artikuluak aurki daitezke. Gaur egungo bere ikerketa lerro nagusiak helburua dauka erretiroak osasun arloan izan ditzaken ondorioak aztertzea generoaren ikuspegitik.