Biografia
EHUko irakaslea da Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Didaktika eta Eskola Antolakuntzako Sailean. 1976an Bilboko Irakasle-eskolan lortu zuen OHOKo Irakasle Diploma Matematika eta Natur Zientzien espezialitatean. 1976-77an hasi zen Bilboko Zurbaranbarri Eskola Publikoan euskara irakasgaia irakasten Eskolaurretik hasita OHO 8. mailako ikasgela guztietan. Hurrengo ikasturtean Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan sartu eta bertan eman zituen ia hogei urte: tutore, zuzendari pedagogiko, berreziketa irakasle eta ikaskuntza-komunitate horren esparru desberdinetan biziki parte hartuz. 1992an UNEDen Pedagogian lizentziatu zen Eskola Antolakuntza espezialitatean. 1992-94 ikasturteetan EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean eta Paulo Iztueta Armendariz irakaslearen ardurapean “Hezkuntza eta Gizartea Euskal Herrian” doktorego ikastaroak burutu zituen. 1995-96 ikasturtetik aurrera EHUko irakaslea da DOE Saileko Eskola Antolakuntza eta Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak irakasgaietan. Doktore Tesia 2002an irakurri zuen EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean Zientzia, teknologia eta lanbideen agerpena Euskal Herriko testuliburuetan izenburupean.
Egungo eskola baliabideen inguruan egin ditu bere ekarpen handienak, euskal kulturaren ikuspuntutik testuliburuek irakaskuntzan duten garrantzia azpimarratuz eta euskarri digitaletan euskal curriculuma sortu beharraz. 2003an Araka Ikertaldea sortu zuen EHUko Begoña Bilbao eta Gurutze Ezkurdia kideekin batera, testuliburuen eta curriculumaren gaineko ikerketetan etengabe lanean. Hainbat kongresu eta ikastarotan parte hartu du, Euskal Herriko Unibertsitateetan bezala nazioartekoetan. Aipagarriak dira ikertalde honek urtero Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan bideratutako “Hezkuntzaren Gaineko Berbaldiak”.
Hainbat lan argitaratu ditu liburu eta aldizkarietan, bakarrik zein lankidetzan, horien artean honako hauek:
- (2008): Eskolarako material lantegia. Gaminde, I, Bilbao, B., Ezkurdia, G., Perez, K., EHUko Argitalpen Zerbitzua, Leioa.
- (2008): “La imagen de los niños y niñas en los libros de texto escritos en lengua vasca” Ezkurdia, G., Perez Urraza, K.; Bilbao, B. in: López Noguero, F. (Dir.): La Educación como respuesta a la diversidad. Una perspectiva comparada, Congreso Nacional de Educación Comparada. (Universidad Pablo de Olavide, Sevilla).
- (2008): “Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa curriculumean” Perez, K., Bilbao, B., Ezkurdia, G., in: Askoren Artean: Atzorik etzira, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2008): “Ciudadanos e indígenas: dos conceptos a reconciliar” Ezkurdia, G., Bilbao, B., Perez, K. in: Comunicaciones del XIV Congreso Nacional y III Iberoamericano de Pedagogía: Educación, ciudadanía y convivencia. Sociedad Española de Pedagogía, Universidad de Zaragoza.
- (2007): “Testuliburuetako edukiaren eta itxuraren garapena: Anaya, Edebé eta Santillana argitaletxeak adibide”, Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze; Perez, Karmele, Tantak, 38, EHU, Bilbo.
- (2007): “Proposamen metodologiko berria irakurketa ozena euskaraz lantzeko”, Gaminde, I.; Bilbao, B., Perez, K. in: Etxeberria, F. et al.: Hezkuntzaren Ikerkuntzarako Ereduak XIII. Biltzar Nazionala: Bizikidetza, Ekitatea, Kalitatea/ XIII Congreso Nacional de Investigación Educativa: Convivencia, Equidad, Calidad. Erein, Donostia.
- (2007): “Izena Euskal Curriculuma eta Izana?”, Perez, Karmele; Ezkurdia, Gurutze; Bilbao, Begoña in: Bilbao, Begoña; Perez, Karmele; Perez, Kepa (arg.): Paulo Iztueta euskal pentsamenduaren eraikitzaile, EHU, Bilbo.
- (2006): “Teknologia multimediak hezkuntzaren arloan egungo sare-gizartean”, Perez, Karmele in: Larrinaga, A., Amurrio, M. (biltzaileak): Hezkuntza Euskal Herrian aztergai. Hurbilketa soziologikoa, Utriusque Vasconiae, Donostia.
- (2006): “Curriculumeko eduki soziokulturalak (1990-2006)”, Perez, Karmele; Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze in: Larrinaga, A., Amurrio, M.: Hezkuntza Euskal Herrian aztergai. Hurbilketa soziologikoa, Utriusque Vasconiae, Donostia.
- (2006): “Curriculumeko edukiak: mende bateko garapena Euskal Herrian”, Ezkurdia, Gurutze; Perez, Karmele; Bilbao, Begoña in: Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze; Perez, Karmele (arg.): Ikuspegi soziokulturala Euskal Herriko Hezkuntzan, EHU, Bilbo.
- (2006): Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materialak, Gaminde, I., Bilbao, B., Perez, K., Goikoetxea, J. L., Goikoetxea, U., Barrutia, E., Izagirre, E., Unamuno, M., Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2006): “Migrazioa Lehen Hezkuntzako Euskarazko Testuliburuetan”, Perez, Karmele, in: Naya, L.M., Dávila, P. (Coord.): El derecho a la educación en un mundo globalizado (Tomo II), Espacio Universitario Erein, Erein, Donostia.
- (2006): “Curriculuma eta testuliburuetako edukia”, Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze, Perez Urraza, Karmele, Jakin, 153, Donostia.
- (2006): “Curriculumeko eduki gorakariak 2000. urtetik aurrera”, Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze; Perez Urraza, Karmele, Euskalingua, 9, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2006): “Increases in curriculum contents, from 2000 to the present day”, Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze, Perez Urraza, Karmele Euskalingua, 9, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2005): “Testuliburuen oskoletik muinera”, http: www.erabili.com.
- (2005): “Curriculuma eta testuliburua: edukien azterketarako ikerketa lerroak”, Perez Urraza, Karmele; Bilbao Bilbao, Begoña: Revista de Psicodidactica, EHU, Bilbo.
- (2005): “Xabiertxo eta Sabin, eskola liburuetako ikasle eredugarri”, Perez Urraza, Karmele, Euskalingua, 6.
- (2005): Irakurketa ozena ebaluatzeko irizpideak Bizkain, Gaminde, I., Goikoetxea. U., Barrutia, E., Izagirre, E., Goikoetxea, J. L., Perez, K., Unamuno, M., Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2005): “Umeak ikonografian: testuliburuen garapena XX. mendean”, Ezkurdia Arteaga, G., Perez Urraza, K., Bilbao Bilbao, Begoña, in: Dávila, P., Naya, L.M.: La infancia en la historia: espacios y representaciones, Tomo II, (XIII Coloquio de Historia de la Educación), Espacio Univertsitario Erein, Donostia.
- (2005): “Basque textbooks during the 20th century: the content and the context” Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze; Perez Urraza, Karmele, Euskalingua, 6, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2004): “Xabiertxo-ren jarraikako testuliburuak euskal irakaskuntzaren garapenean”, Perez Urraza, Karmele, Euskalingua, 4, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.
- (2004): Curriculuma eta testuliburua Euskal Herrian, Perez Urraza, Karmele, Utriusque Vasconiae, Donostia.
- (2004): Euskal Curriculuma ala Euskal Dimentsioa Curriculumean?, Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze; Perez Urraza, Karmele, Utriusque Vasconiae, Donostia.