Biografia

Nazio ikasketetan erreferentzia bat da. Argitalpen andana bat du gaiean. Historia, ideologia, politika, antropologia, soziologia eta psikosoziologia ikuspegietatik aztertu du.

  • 1968an Parisen Institut Catholique Unibertsitatean Filosofiako Lizentziatura.
  • 1974an Parisen Ecole Pratique des Hautes Etudes (VI section) Jakintza Sozialetan Goi Diplomatura Alain Touraine-n zuzendaritzapean.
  • 1977an Parisen Université de Paris VIIIan Soziologian Doktorea
  • 1983tik 1987ra EHUan, Soziologiako Irakasle Axuranta
  • 1987tik 1998ra Antropologiako Numerioa
  • 1998az gero Psikologia Sozialeko Katedraduna
  • 1997tik 1999ra Université de Pau eta Pays de l’Adour-ren irakasle inbitatua
  • 200tik 2002ra  Université de Toulouse Le Mirail-en irakasle inbitatua
  • 1974az gero UEUko ikastaldietan irakasle partaidea
  • 1999az gero, UEUk gerizatzen duen Uztaro, giza eta gizarte zientzien aldizkariaren zuzendaria.
  • 2006az gero, Kutxak eta Euskadiko Kutxak diruz sostengatzen duten Gipuzkoako Goierriko Gerriko Ikerlan Bekaren Zuzendari Zientifikoa.
  • 1977an Donostian sortu zen Elkar argitaletxearen kofundatzailea
  • 1990an Gasteizen sortu zen Nazionalismo Konparatuen Ikasketarako Institutuaren eta Edizioen kofundatzailea
  • 2000an Donostian sortu zen Utriusque Vasconiae argitaletxearen kofundatzailea.

Autore bakarra neu izanaz hamabi libururen egilea. Liburu atal, artikulu, editore eta koordinatzaile gisa dozena anitz lanen autorea. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, alemanez egindako argitalpenak dauzka.