Jende ederrak lanean

Egunero irakurtzen delako

Jende ederrak lanean

Txomin Peillen

“Bai, epaile zintzo baten etxean bizi naiz. Bai, lege gizon baten ohean gauaz egoten naiz. Ez. Ez naiz epailearen andrea. Entzun nola harilkatu den guztia. Pitxitegi batean zilar eta urre ebasten ari nintzela, harrapatu ninduten. Ohoin txarra, lapur traketsa nintzen. Hamalau urteak baizik ez nituen. Haurren Auzitegiko epaile horrek hona zer esan zidan.”

Laburpena

Sarritan, idazleak dio bere pertsonaiek bizirik dagoen norbaiten antza balute, ustekabean litzatekeela. Nik diot, alderantziz, nire irudiak egiati, benetako iruditzen bazaizkizu ez dela beti nire talentuen beharrez. Zoritxarrez edo zorionez, ezagutu ditudan jende batzuk agertzen dira hemen, beste asko nire asmakizunak, ametsen eta errealitateen artekoak badira ere.

Sineskaitz ez dena ere gerta bailiteke, sinets gogorrenak gertatuak dira. Ikusiko duzue, adibidez, guri irakasbide ematen dabiltzanek ez dutela predikatzen dutena gauzatzen, ez eta gauzatu nahi. Mozorroa kendu eta tximinoa biluzik.

Bestelako informazioa

Orrialde kopurua:
107
Noiz argitaratua:
2008
ISBN:
978-84-935757-5-5