Biografia
Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua. EHUn eta USCn Doktorego ikasketak egiten dihardu Literaturaren alorrean. Gaur egun EHUko Euskal Filologia Sailean lanean dihardu literatura-eskolak emanez.
Honako liburu hauek argitaratu ditu: 90eko hamarkadako narratiba: literatur kritika (Labayru, 2000), Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza (Utriusque Vasconiae, 2002), eta Jon Kortazarren zuzendaritzapena, Egungo euskal nobelaren historia (EHU, 2007).
Honako egunkari eta aldizkarietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria, Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats, Jakin …
Gaur egun honako ikerketa-lan hauek burutzen dihardu:
- Universidade de Santiago de Compostelako Teoría da Literatura e Literatura Comparada Doktorego-programako ikerkuntza-aldia, ikerketa-lan honekin: “A Historiografía literaria vasca: fundamentación orgánica, opcións discursivas, e lexitimación autorial”.
- Prentsako euskal literatur kritikaren ibilbidea ikerketa-proiektua burutzen dihardu Ibon Egañarekin batera. Ikerketa-proiektu honek jaso zuen Santiago Onaindia Ikerketa Beka (X. edizioa, 2007ko deialdia).