Homo Spelens. Bingen Ametzaga Aresti (1901-1969) Algortar baten bizitza erbestean

Bila

Homo Spelens. Bingen Ametzaga Aresti (1901-1969) Algortar baten bizitza erbestean

Irujo Ametzaga, Xabier

Aibeste urtez nauzute zuengandik urrun,

baiña etzaituztet aiztu ez iñoiz ez iñun,

 ta iñoiz baiño geiago zuen bearrean

nago orain, erbestealdi luzegi onetan.

Zuek berriz ikusi, zuen atarian,

bidazti zar bat antzo, gura nuke atseden.

Amonatxo zar baten tximurrak bezala

orma oien zirituak uki ta musuka

ta antziñaldietako milla gauza galde:

zuengandikoa naiz, semea nauzute!

Iñongo yauregiak ez nau egin bere,

urteak, atzerriak bestelatu ez naute.

Zuek ikasia naiz beti bat izaten,

mundu guzian zear euskaldun irauten.

Zuek, mundu onetan zerate nire ero,

zuengana bear dut, umezurtz bat antzo.

Ene Jainko maiteak emango al dit, arren,

ikus zaitzatedala lurra utzi baiño len!

Ezin izan zuen ikusi ordea, eta Caracasen dago ‑beste hainbat euskal se-meren ondoan lurperatuta‑ Bingen Ametzaga. Behin eta berriro lur-miña dugu Algortakoaren izkribuen lokarria eta barne muineko gaia. Herrimina beraz ez da jaioterrira itzultzeko asmo soila, sentimendua, bizi modu galduaren aurrean ezjakiteak sortzen zuen itoaldia, bizi eredu oso bat berreskuratzeko barne gura baizik. Herrimina dugu atzerriratuen gai nagusietariko bat, bai eta erbesteko produkzio bibliografiko politikoarena eta zientifikoarena ere bai. Euskal hizkuntzak eta kulturak Euskal Herrian pairatzen zuen umilazioak eta bazterkeriak areagotu zuen erbestearatuen itzultzeko gogoa bai eta Euskal errepublika independientea Europan osatzeko proiektu politikoari eusteko indarra, herrigintza baitzen itzultzeko arrazoi nagusia, pensemos, pues, en la vuelta. Porque nosotros somos de los vascos que vuelven. No venimos a América o a otras partes del mundo, a hacer dinero o a cumplir cualquier otra hazaña, y a afincar aquí. No; venimos porque poderes extraños nos echaron de nuestra tierra, razón que se convierte para un vasco en capital en el sentido de hacerle volver a ella, por encima de todo. Y hemos de volver, además, porque cuando nos hicieron dejarla estábamos precisamente entregados con alma y vida a una tarea sobre todo noble; la de hacer de nuestra patria, en todos los órdenes, una tierra que ninguno de sus hijos pensase en abandonar.

 

Laburpena

Liburu honek erbesteratu batek Ameriketan izan zituen bizitasunen, ametsen eta beldurren kronika da. Jaioterrira itzultzeko asmoa gogoan zeramatzan erbesteratu baten irudia eta, denboraren joanean, herriminaz jota erbestean hil zen euskal seme baten bizitza. Bingen Ametzagak Emilio Agirrezabali 1964ko udan idazten zionaren ildoan, ba-dugu etsai gaizto ta altsu bat: egutegia. Urteak yoan, urteak etorri, emen gaude Franco noiz eroriko ta bitartean gu gera erortzen geranak, orrela joan zaizkigu Lendakaria ta beste adiskide asko. Baiña zu ta biok, beiñik bein, gogor egin bear diogu egutegiari ta sendo eutsi. Seguru nago zure urrengo berriak onak izango dirala ta egun obeak ikusi bear ditugula gure Euzkadi maitean.

Bestelako informazioa

Orrialde kopurua:
219
Noiz argitaratua:
2009
ISBN:
978-84-937213-0-5