“Bertze solas mota bat” (Philippe Jaccottet)
Fragmentu: fragmentum latinetik mailegatu hitza, «gauza hautsi baten puska»; fragmentum bera, fragmen izenetik etorria: «ezpal, hauskin, porroxka, ondar»; eta fragmen, frangere aditzetik: «hautsi».
Fragmentua da beraz hautsi den gauza baten ezpala, osotasun puskatu baten zati bakartua, esentzia galdu baten ondarra. Horixe proposatzen digu Aurelia Arkotxak liburu sakon eta aberats honetan: errealitatearen itxura porroskatua. Ezen, idazleak eskaintzen dizkigu bere bizitzako zati batzu, entzun-ikusiak eta gogoetak, sinpleki, libreki, laburki, tituluen arabera ordre alfabetikoan antolatuak, gaiak nahas-mahas