Biografia

Kepa Fernández de Larrinoak antropologia ikasi du hainbat Unibertsitatetan: Ph.D. London School of Economics; M.A. University of Western Ontario; Doktorea, E.H.U.; Lizentziatura, Madrileko Konplutense Unibertsitatean. Halaber, University of Western Ontario, University of Reno-Nevada-ko Studies Abroad Consortium, Pabe eta E.H.U. Unibertsitateetan antropologia soziokulturala irakatsi du. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle dihardu. Oxford Unibertsitateko Pitt-Rivers Museoan, Cambridge Unibertsitateko Scott Royal Research Institute, eta Max Planck Fundazioko Research Institute for Social Anthropology instituzioetan ari izan da ikerlari. Euskal Herriko nekazal kultura arakatu du, kultur-performantzaren ikuspegia hartuz. Tokian tokiko lanari helduz, Gipuzkoan, Zuberoan eta Estatu Batuetako Mendebalean euskaldunen baserri-giroko gizarte eta kultura arakatu du, partikularzki folk antzerki erritualizatuak, kultur-patrimonializazio prozesuak,garapen edo bilakaera errurala, eta ospakizun publikoak miatuz. Azken urteotan lurralde kulturalaren eta bioerregioaren arteko elkartasun eta aldentze prosesuak ikertzen ditu, bereziki testuinguru errural eta indigenetan.