Bingen Ametzaga Aristiri egindako gutunak II (1939-1969)

Gutun-sorta

Bingen Ametzaga Aristiri egindako gutunak II (1939-1969)

Irujo, Xabier

Bingen Ametzaga Arestiren (1901-1969) gutun trukea batzen duen bildumaren bigarren alea da hau, Ametzagari egindako gutunen sailari dagokiona. Aurreko aleak bezala, hogeita hamar urteko epealdia (1939-1969) hartzen du honek ere, hil arte Ametzagak amerikar erbestean emandako urteak, hain zuzen.

Laburpena

Marseilla, Casablanca, Dakar, Habana, Buenos Aires, Montevideo eta Caracas izan ziren liburu honetan bildu ditugun gutunen helmuga. Garai bakoitzean euskarak erbestean aurre egin beharreko hamaika zailtasunen inguru dihardute igorleek: hiztegien urritasuna, diru eza, bakartasuna, urruntasuna, euskal hizkuntzak Euskal Herrian bertan bizi duen errepresioa eta, azkenik, erbestea, eta norberaren herrian bertan euskaraz hitz egiteko, hitz egiten entzuteko eta idazteko erbesteratuek duten herrimina. Herrimina politikoa, beraz, baina baita ere kulturala.

 

Gehienetan bakarka lan eginik, bilduma honetan ditugun igorleek munduko punta ezberdinetatik idatzi zuten: Jokin Zaitegik Guatemalatik, Justo Garatek Tandiletik, Andrés Irujok Buenos Airestik, Tellagorrik Habanatik, Gotzon Gondrak Londrestik, Manuel Irujok eta Peli Irizarrek Paristik, Lontzi Ormaetxeak Viña del Mar-tik, Jon Bilbaok Caracastik eta 1967tik aurrera Renotik, Telesforo Monzonek Mexikotik, Joxe Migel Barandiaranek Saratik, Koldo Mitxelenak Donostiatik. Montevideora eta, 1955etik aurrera, Caracasera heldu zitzaizkion Ametzagari. Hala ere, nahiz eta elkarrengandik urruti bizi, sare kultural sendoa osatu zuten Ameriketan eta neurri handi batean batera lan egin zutela esan daiteke.

 

Gutun truke hau elkarlan baten isla da, Amerikako erbestetik eus­kararen laguntzan igorritako letrak.

Bestelako informazioa

Orrialde kopurua:
423
Noiz argitaratua:
2009
ISBN:
978-84-937213-6-7