Biografia
Euskal ikasketak egin zituen, Baionan, eta oraindik ere hainbat ikerlan egiten ari da, liburu honetan ageri dena da horietariko bat. 1995etik hona kazetaritza lanetan ari da, lehenik Egunkarian eta 2003tik hona Berrian. Horrez gain, bertso txapelketetako hainbat epaimahaietan parte hartzen du. jadanik zenbait liburu baditu idatziak, hala nola Euskal esaerak (2001), Anbroxio (2003), Mahatsaren Begia (2005) eta Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (2007).