Belaunaldi literarioak auzitan

Kritika literarioa

Belaunaldi literarioak auzitan

Ur Apalategi Idirin

Irakurlea ohartuko da, liburuan aurrera egin ahala, zientziak bere talaiatik mesfidantzaz begiratzen duen kontzeptu zehaztugabe honek eragilea izaten jarraitzen duela bizitza literarioaren ikuspegi lurrekoagotik.

Laburpena

2005eko otsailaren 11n, Baionako fakultatean, hamar ikerle eta idazle elkartu ziren «Belaunaldi literarioak auzitan» kongresuaren karietara. Egun hartan egindako hitzaldien testuak dira hemen biltzen direnak.

Gure esparru literarioan gerraurreko olerkariena «belaunaldi» gisa izendatu zenetik gaurdaino, tarteka baina errepikatuki hautsak harrotu dituen kontzeptuaren aurrean gaude.  Akta liburu honek bi xede ditu. Bata, belaunaldi literarioaren kontzeptuari buruzko ezagutza unibertsitarioaren egoera aztertzea. Bestea, euskal belaunaldi literario onartu edo eztabaidagarrien inguruan eraikitze-deseraikitze lan iradokor bat proposatzea.

Irakurlea ohartuko da, liburuan aurrera egin ahala, zientziak bere talaiatik mesfidantzaz begiratzen duen kontzeptu zehaztugabe honek eragilea izaten jarraitzen duela bizitza literarioaren ikuspegi lurrekoagotik.

Hizlariak:  Aurelia Arkotxa, Jon Casenave, Ibon Egaña, Paulo Iztueta, Jon Kortazar, Lourdes Otaegi, Txomin Peillen, Iratxe Retolaza, Fito Rodriguez, Iban Zaldua.

Bestelako informazioa

Orrialde kopurua:
247
Noiz argitaratua:
2005
ISBN:
84-934066-2-7