“Asteburu oro literatur margo bat ekartzen dugu Komatxo artean saiora. Gure gela honetan margo edo koadro ugari paratu dugu jada, literatur jarraitzaileek margo hauek ikusteko parada izaten dute, edo irudikatzeko parada behintzat. Gaur, margo berri bat ekarri dugu…”
XXI. mende hasierako gure bizitza literarioaren lekukotasun zehatza eskaintzen digu Mikel Asurmendi kazetari literaturzaleak.
Orduko literaturgintzaz egindako ikerketa batzuetan nagusitu izan den interpretazio formalistari bere erreparoak jartzen dizkio egileak.