“Gure tamaina zein den eta gure (literatur) tradizioa zein kaskarra den kontuan hartuta, ba al dugu beste biderik, literatura bat dugula sinestera helduko bagara, artikulu eta panfletoen bilduma honetan iradokitzen direnak bezalako eztabaidak asmatzea baizik?”
Euskal haur eta gazte literatura euskal literaturaren azpisistema gisa definitu izan dugu beste lan batzuetan; menpeko sistema gisa eratzeko baldintzak, ordea, 80ko hamarkadan zehar hasi ziren itxuratzen, hau da, duela oso urte gutxi.