“Gure tamaina zein den eta gure (literatur) tradizioa zein kaskarra den kontuan hartuta, ba al dugu beste biderik, literatura bat dugula sinestera helduko bagara, artikulu eta panfletoen bilduma honetan iradokitzen direnak bezalako eztabaidak asmatzea baizik?”
“Dena dela, zer nolako eztabaidak espero ditzakegu gurea bezalako literatura ñimiño batean? Ba ipotx-eztabaidak, noski; harrigarriena bestelakorik gertatzea izango litzateke. Eztabaida txikiak, beraz, eta, estutuz gero, apur bat artifizialak ere bai. Baina, gure tamaina zein den eta gure (literatur) tradizioa zein kaskarra den kontuan hartuta, ba al dugu beste biderik, literatura bat dugula sinestera helduko bagara, artikulu eta panfletoen bilduma honetan iradokitzen direnak bezalako eztabaidak asmatzea baizik? Diot nik. Sabino Aranak nazio bat asmatu zuen eta gaur egun, ehun eta piko urte geroago, pilo bat jendek sinesten du horretan: zergatik ez da gauza bera gertatuko euskal literaturarekin (inoiz)?”